Greba da bide bakarra
Jada ez dute balio inora ez garamatzaten negoziazioek, botereak ez gaituelako serio hartzen. Ezin dugu beste aldera begiratzen jarraitu, alokairua ordaintzeko bizitza lan egiten joaten zaigun bitartean. Ezin dugu pentsatu honek gurekin zerikusirik ez duela, badakigulako lehenago edo beranduago guri ere iritsiko zaigula.
Gaur egun ditugun lan-baldintzak ez dizkigute oparitu. Klase-kontzientziaren, antolaketaren eta borroka kolektiboaren bidez konkistatu dira. Zortzi orduko lan jardunaldia 1919ko La Canadienseko grebaren ondoren lortu zen. Ordaindutako oporrak, kaleratzearen aurkako babesa eta osasun-arreta hamarkadetako aldarrikapenen ondoren iritsi ziren. Lan-eskubideak gure lanetik ahalik eta etekin handiena ateratzea beti bilatu dutenen aurka borrokatuz konkistatu ziren.
Eskubideak, hauek defendatzeko dauzkagun gaitasunen mende daude. Gaur egun, pazientzia eta moderazioa eskatzen dizkigute. Bitartean, eskubideak urratzen dira, enplegua prekarizatzen da eta hainbeste esfortzua kostatu zaiguna galtzea saihestezina balitz bezala onar dezagun nahi dute. Zortzi orduko lan jardunaldia funtsezko konkista izaten jarraitzen du, baina 40 orduko lan-asteak hamarkadak daramatza murriztu barik. Zenbat denbora gehiago onartuko dugu gure bizitzak lanaren inguruan antolatzea?
Azken hamarkadetan, soldatek ia ez dute erosteko ahalmenik irabazi, etxebizitzaren kostua izugarri garestitzen ari den bitartean. Gerrikoa estutzeko eskatzen digute, baina gero eta gerrialde estuagoa dugu. Bizitzeko lan egiten dugu eta lan egiteko bizi gara. Eta erretiroa hartzeko unea iristen denean, urte gehiago lan egitea eta pentsio publikoekiko mesfidantza izatea ere nahi dute, nahiz eta pentsio horiek bizitza duina bermatu beharko liguketen.
Patronalak gero eta harroago jokatzen du, azaroaren 11ko greba orokorra inpugnatzea aztertzen duela iragartzeraino. Gelditzeko, antolatzeko eta aurre egiteko eskubiderik ez bagenu bezala. Geure burua defendatzeko dugun gaitasuna noraino iristen den erabaki ahal izango balute bezala. Bitartean, faxismoak babesa, finantzaketa eta zabalkunderako espazioak jasotzen ditu, ahotsa altxatzen dutenei seinalatzeko eta mehatxatzeko prest. Gu beldur izatea nahi dute, gu isilaraztea eta bakoitzak ahal duen moduan bizitza ateratzea.
Baina injustizia orori elkartasunez erantzun diezaiokegu. Eta erantzun hori hemen dago jada. Herria hitz egiten eta behetik antolatzen ari da. Hainbatek galdutzat jotzen zuten gazteria hori, eskuinerantz lerratua eta desmobilizatutzat jotzen zena, kalean gaude, justizia sozialaren alde borrokan eta elkarri laguntzeko guneak eraikitzen. Auzoetako bizilagunok plazetan eta kaleetan elkartzen gara, lan-taldeak antolatzen ditugu, esperientziak partekatzen ditugu, elkarrekin ikasten dugu eta elkar zaintzen dugu. Euritatik babesten gara, komunitatean. Ohartzen gara ez gaudela bakarrik, eta, antolatzen garenean, saihetsezina zirudiena onartzeari utz diezaiokegula.
Bakarka pairatzen ditugun arazoek kausa komunak dituztelako eta erantzun kolektiboak behar dituztelako. Ezin dugulako onartu soldata osoa alokairuan xahutzea, lanaldiak bizitza lapurtzea edo erretiroa ziurgabetasun berri batean bihurtzea. Soldata duinak, bizitzeko aukera emango digun lan jardunaldia, pentsio publiko nahikoak eta etxebizitza egonkor eta eskuragarria nahi ditugu. Etxebizitzak funtzio soziala betetzea nahi dugu, eta inork bere etxea galdu behar ez izatea ordaindu ezin duelako. Etxebizitza ez dadila negozio bat izan. Gure bizitzek gutxi batzuen irabaziek baino gehiago balio dezatela nahi dugu.
Ez dugu inoren oparirik espero. Badakigu eskubideak borrokatuz konkistatzen eta defendatzen direla. Eta badakigu negoziazio bat bera ere ez dela nahikoa izango, atzean bere eskubideak defendatzeko eta oraindik ukatzen dizkiotenak konkistatzeko prest dagoen langile-klase antolaturik ez badago.
Greba da gure tresna. Elkartasuna, gure indarra. Antolaketa, gure bidea.
Azaroaren 11n hori frogatzeko aukera dugu. Gelditzeko, elkartzeko eta gu gabe ezerk ez duela funtzionatzen agerian uzteko. Gure bizi-baldintzak defendatzeko eta guk eragin ez dugun krisi bat ordaintzen jarraitzeko prest ez gaudela erakusteko.
Ez dugu zertan denetan berdin pentsatu. Ulertu behar dugu banatzen gaituena baino askoz gehiago partekatzen dugula. Langile baten prekarietatea, familia baten ezinezko alokairua eta erretirotik gertu dagoenaren ziurgabetasuna errealitate beraren parte direla. Eta errealitate horren aurrean, etsipena baino askoz indartsuagoa den zerbait dugu: elkarrekin antolatzeko eta borrokatzeko gaitasuna.
Azaroaren 11n, dena gelditu dadila gure borroka izan ezik.
Greba orokorrera!
Gure eskubideen alde, gure bizitzen alde, etxebizitza duin baten alde!
