Zerbitzu Pribatuak
Sektore pribatuan lan egiten baduzu
Ondorengo sektoreetan lan egiten baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Jarduera eta zerbitzu sektoreak
Bulegoak: Barne hartzen ditu kudeaketa eta aholkularitza bulegoak, kontsultoriak, higiezinen enpresak, ingeniaritza eta ikerketa tekniko bulegoak, aseguruen, bankuen eta kutxen zerbitzuak. Halaber, komunikabideak (irrati, prentsa, argazkigintza, telebista, antzerkia, artea, publizitatea) eta TIC zerbitzuak, programazioa, contact center-ak, telemarketina eta telekomunikazioen operadoreak barne hartzen ditu.
Zerbitzuak: Ostalaritza eta jatetxeak, ostatua eta turismoa, kolektibitateak eta ikastetxeetako jangeluak. Merkataritza eta dendak, erregaien salmenta, mantentze-lanak, lorategigintza, eraikinen eta lokalak garbitzea, ura eta argiteria zerbitzuak, estetika, gimnasioak, etxeko langileak, higiezinen administrazioa, aparkalekuak eta garajeak, aisialdia eta kirola, baita bestelako zerbitzu osagarriak eta sektore berriak ere.
Garraioak: Bide, tren, aire eta itsas garraioa, baita estiba eta desestiba, garraio urbanoa, posta zerbitzuak, logistika, kargak eta deskargak, eta taxi zerbitzuak barne.
Sektore honetan lan egiten baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 644 268 006 telefono zenbakian, helbide elektronikoz (bilbao@cnt.es) edo formulario hau erabiliz: