Zuzeneko ikuskizunen sektorea: greba eta behetik antolatzeko deialdia
Maiatzaren 15ean, ikuskizuen sektorean greba-jardunaldi bat deitu da. Parte-hartzea argi erakutsi du langileek sektorean nagusi den prekarietatearen aurrean duten haserrea eta indignazioa.
CNTtik eta Arriaga Antzokiko gure sail sindikaletik azpimarratu nahi dugu ez dugula onartuko urteetan zehar mantendu diren lan-praktika txarrak zuritzea: lanaldi amaigabeak, ordu gehigarrien ordainketa eza, eskuragarritasun etengabea eta oinarrizko eskubideen etengabeko urraketak. Arrazoi nahikoak dira antolatzeko eta grebara joateko.

Erregulazio faltak langileak sektorearen “kanoi-bazka” bihurtzen ditu, prekarietatea normalizatzea exijitzen duen sektore batean. Horregatik, CNTtik dei egiten diegu langileei elkarrekin antolatzeko, lan-zentro bakoitzean eta sektoreko esparru guztietan lan-talde sindikalak sortuz, gure borroka-gaitasuna indartzeko eta bitartekaririk gabe gure eskubideak defendatzeko. Eta beharrezkoa denean, hitzarmen duin bat lortzeko presioa egiteko.
Oraina da egoera hau aldatzeko momentua. Gaurko greba pauso bat baino ez da: antolaketa eta ekintza kolektiboak izango dira gure tresna gremioa eraldatzeko eta lan-baldintza duinak eskuratzeko, guztiontzat.