Iraultza Sozialaren 90 urteurrena, Artxandan
- CNTk 1936ko Iraultza Sozialaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat deitzen du igandera, uztailaren 19an, Artxandan. Iraultza hori ekonomia pribatua eta estatalaren ordez langile klasearen gestio kolektiboak ezarri zituen sakoneko transformazio bat izan zen.
- Hitzordua Artxandako La Huella ondoan izango da, uztailaren 19an, 12:00etan
Iraultza bat, ez errepublikaren defentsa akritikoa
“Duela laurogeita hamar urte, 1936ko uztailaren 19an, langile klaseak, armatua, estatu-kolpe bat garaitu zuen. Baina ondoren gertatu zena hori baino askoz gehiago izan zen. Ez zen gobernu aldaketa bat. Ez zen Estatuaren forma aldatzea. Iraultza Sozial bat izan zen”.
Urte haietan, industriaren eta landa eremuaren kolektibizazioak behetik ekonomia eraldatu zuten, lana egiten zutenen eskutik. Eraldaketa hark bizitzaren alorretan guztian ukitu zuen: hezkuntzan, etxebizitzan, emakumeen roletan, eta borroka militarraren antolakuntzan berera, non langileen miliziek armaden hierarkia ordezkatzen zuten. Honen arabera, “historiak ezagutu duen Iraultza Sozial sakonena” izan zen.
Porrota eta ahantzia
Alabaina, porrota etorri zen. Ez bakarrik faxismoaren erruz. “Errepublikak, liberalek, sozialdemokratek, EAJk, estalinistek: denek egiten zuten Iraultzaren aurka lehen unetik bertatik. Eta Iraultza garaitua izan zenean, porrot militarra etorri zen.” Faxisten agintaldiak irabazi ondoren, berrogei urte izua Franco diktadurapean. Ondoren, gaizki deituriko “Trantsizioa”: “frankismoaren kudeatzaileen eta burgesia liberal berriaren arteko ituna. Aurpegi aldaketa bat, ez haustura bat.”
Gaur egun, garai hura lehen pertsonan bizi izan zuen inor ia ez denean geratzen, Iraultzaren existentzia bera ukatzen saiatzen dira. “Inoiz Iraultza ez zela existitu esaten digute. Errepublika bat izan zela. Erreformistak zirela, demokratak. Parentesi hutsa zela”. Memoria falsifikazioa ematen da gaur egun, erreakzioaren garai hauetan. “Kapitalismotik kanpoko gizarte bat posible izan zela” ahaztarazi nahi digute.
Borrokaren bilakaera
Laurogeita hamar urte geroago, Iraultzak konpondu nahi izan zituen arazoak oraindik konpondu gabe daude: etxebizitza prekarietatea, disparekotasunak, hezkuntza, lanaren prekarizaizioa, pentsioen lapurreta, grebarren kriminalizazioa. Bitartean, enpresarren irabaziak historian maila altuenetan daude.
“Baina hemen gaude gu. Lana gero eta prekarioago bihurtzen dela ikusten. Pentsioak lapurtzen dizkigutela ikusten. Langileak ‘berregituraketaren’ izenean kaleratzen dituztela ikusten. Gure esku dago memoria ahanztura bihur ez dadin. Gure esku dago 1936ko Iraultza Soziala eraiki zutenen helburuek gaurko borroketan gidari izan daitezen.”
Uztailaren 19an Artxandan egingo den ekitaldiak, CNTarentzat, konpromiso hori adierazten du: memoriak nostalgia izan ez dadila, baizik ekintza eta gaur eguneko borrokaren bultzada.
