A11: greba eta klase antolakuntza
Bilbon eta Euskal Herrian greba orokorreko eguna bizi izan dugu gaur, hiria geldituta eta manifestazio jendetsuekin. CNTren blokeak parte-hartze handia izan du manifestazioan. Mobilizazio-orduak izan dira, eta bertan Ertzaintzak grebalarien eta manifestarien aurka egindako jarduerak salatu behar izan ditugu.

Gure sail sidikalek emandako informazioaren arabera, greba-jarraipena desparekoa izan da EAEn, sektoreen arabera. Irakaskuntzan, ikastetxeek gutxieneko zerbitzuekin funtzionatu dute eta jarraipena oso altua izan da, ia erabatekoa. Industrian, zentroek %50etik gorako jarraipena izan dute orokorrean, jarraipen txikiko salbuespen batzuekin: 50 langiletik beherako zentro txikietan. Garraio publikoan gutxieneko zerbitzuek baldintzatu dute eguna. Osasungintzan jarraipena irregularra izan da, nahiz eta administrazio-eremuan oso nabarmena izan den; gogoratu behar da sektore horrek bere greba propioak dituela. Merkataritzan, manifestazioak egon diren tokietan itxiera erabatekoa izan da, eta auzo askotan dendak itxita egon dira goizean. Ostalaritzan, taberna batzuek itxiko zutela konprometitu ziren eta beste batzuek ez.

Irregulartasun hori ez da kasualitatea. Gaur greba egin dugu eta kalera atera gara, eskubideak ez direlako eskatzen: eskuratu eta defendatu egiten dira. Zortzi orduko lanaldia, ordaindutako oporrak edo kaleratzearen aurkako babesa ez ziren opariak izan, grebei, erresistentzia-kutxei eta hamarkadetako antolakuntza kolektiboari esker lortu ziren. Greba mobilizazio bat baino askoz gehiago da: ekoizpena eteten duen protesta da, patronalari min egiten diona haren kontuetan islatzen denean, manifestazio handietatik harago doana eta lantokietan sartzen dena. Ekonomia gu geu garela funtzionatzea ahalbidetzen dugunok erakusten du, eta ekonomia geldiarazteko gaitasuna dugula ere bai.

Badakigu, halaber, denok ezin dugula greba egin. Paperik gabeko emakume migratzaileek, Atzerritartasun Legeak harrapatuta, egun bateko soldata baino askoz gehiago dute arriskuan. Berdin gertatzen da kontratu hain prekarioak dituztenekin, ezen greba-eskubidea erabiltzeak lana galtzea ekar baitiezaieke; babesik gabeko autonomo faltsuekin; hitzarmenik eta solaskiderik gabeko zaintza- eta etxeko langileekin; kontrata eta azpikontraten kateetan harrapatutakoekin; eta mehatxua lan-harremanak kudeatzeko modu bihurtu duten enpresen errepresalien beldur direnekin. Greba egin ezin izatea prekarietatea eskubideak defendatzea garesti ateratzeko diseinatuta dagoenaren froga da. Gaur lanuztea egin ahal izan dugunok geurea egiten dugu haien borroka ere, elkarri laguntzea baita gure sindikalgintzaren oinarria.

CNTtik justiziaz dagokiguna eskatzen dugu: soldata eta pentsio duinak, soldata murriztu gabe lanaldia laburtzea, eta guztiontzako lana eta etxebizitza. Estatua ez dela erakunde neutrala ulertzen dugu, eta ezin dugu onartu patronalak eta Estatuak gure eskubideekin nahi dutena egitea, gure eskakizunak murriztuta eta ezagutzerik ere ez moduan itzuliz. Ezin dugu onartu ere gu zatitu nahi izatea, emakume langile migratzaileak eskubiderik gabe utzita. Dena nahi dugu guztiontzat, eta elkarrekin soilik lortuko dugu, ekintza zuzenaren bidez eta gobernu, erakunde eta alderdiengandik independenteak diren klase-antolakunde propioetan.

CNTrentzat, gaurko greba abiapuntua da. 24 orduko lanuztea ez da nahikoa, baina hasiera bat da. Bihar, greba egin dugunok eta egin ezin izan dutenek elkartzen jarraitu behar dugu, gure lantokietan antolakuntza indartuz sail sindikalen eta langile-batzarren bidez, eta auzo eta herrietan, auzokideen elkartasun-sareen bidez. Greba hau behetik gora antolatu izanak erakusten du horizontaltasuna, asanbladak eta elkarri laguntzea direla gakoak. Greba da gure tresna, elkartasuna gure indarra, antolakuntza gure bidea. Indarra, lagunok!