Lan Gatazkak
CNT Bilboko La Palmaren itxieraren aurka mugitzen da
Beren lanpostuak defendatzeko, asteazken honetan 1927an sortua Bilboko La Palma zapatadendako langileak berriro mobilizatu dira. Enpresa zuzendaritzak gure oinarrizko eskubideak akatu nahi ditu, beren erakuslehioko merkantzia izango bagina bezala, baieztatu du CNT-ko sail sindikalak, lantoki honetan afiliazio handia daukana.
01/07/2015
Segi irakurtzen...CNTk EDE Taldean dagoen errepresio sindikala salatzen du
EDE Taldeko langileak -enpresa honek gizartegintza du lan-eremua-, ostegun honetan, enpresaren egoitzaren aurrean bildu dira, aurten, sei sindikalista (haietako bi CNTkoak) kaleratu dituztela salatzeko.
14/05/2015
Segi irakurtzen...EDE Taldeak hiru sindikalista kaleratu ditu; haietako bi, CNTkoak
EDE Taldea entitateak gizartegintza du lan-eremua, baina azken boladan gogortu du bere langileekiko gatazka. CNTk agertu duen bezala, enpresa horrek plantillako hiru langile bota ditu, horietako bi sindikatu honen kide. Zentral anarkosindikalistaren esanetan, beste eraso baten aurrean gaude, langileriaren eskubiderik oinarrizkoenen aurka.
02/05/2015
Segi irakurtzen...LHK-k Datuen Babeserako Legea urratu du La Okan
Ataco SLk dauzkan La Oka izeneko delikatesen denda hauetan, LHKren eskutik (Lan Harremanen Kontseilua) eman den afiliatuen izenen filtrazioa, arau-hauste larria dela adierazi du Datuak Banesteko Euskal Bulegoak, erakunde anarkosindikalistak egindako salaketen bitartez.
22/04/2015
Segi irakurtzen...CNTk Ercilla sarien bihotzera eraman du bere protesta
Ercilla sarien banaketarekin batera, CNT sindikatuak ekintza koloretsu bat burutu du astelehen honetan Bilboko hotelean. Zeremoniaren erdian, publikoaren artean zeuden CNTko militante batzuk Festa gutxiago, soldata gehiago, Non dago gure aparteko ordainsaria? edo murrizketa bat ere ez, erantzunik gabe bezalako leloak zituzten kartelak atera zituzten.
09/03/2015
Segi irakurtzen...CNTK merkataritzan dagoen patronalaren gogorkeria salatzen du
CNT sindikatuak mobilizazioak jarraitzen ditu, Laia zapata-dendetan gertatzen diren patronalaren gehiegikeriak salatzeko. Enpresa honek -Barakaldon, Santurtzin, Basaurin eta Bilbon dendak dauzkanak- langile bat bota du, zegozkion egunak, hiltzeko zorian zegoen senide bat bisitatzeko, erabili dituelako.
06/03/2015
Segi irakurtzen...EDE Taldea kondenatua, askatasun sindikala larriki urratzeagatik
EDE Taldeko CNTko sail sindikalak (enpresa honek bitartekotza arloan egiten du lan) langileen eskubideen aldeko borrokan garaipen berri bat lortu du. Berria den epai batean, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa zigortu du sindikatu honekin begirunerik ezagatik eta onarpen hutsegiteagatik eta 2014ko maiatzean posta korporatiboa kentzeagatik.
18/02/2015
Segi irakurtzen...CNTk CCOOek Mediaposten jokatzen duen zorigaiztoko papera salatzen du
Obskurantismoa, isiltasuna eta patronalarekin eten gabeko elkarlana. Horrela definitu du CNTk CCOO sindikatuaren jokabidea Mediapost multinazionalean -publizitate banaketa sektorean ibiltzen dena-. Enpresa honetan sindikatu hori kaleratze eta zigor kasuetan eta beste gatazka kolektibo batzuetan langileen interesen aurka kokatu da.
06/02/2015
Segi irakurtzen...Esplotazioaren aurkako borroka astea The Phone Housen
The Phone House enpresan egin den gehiegikerien eta errepresioaren aurkako borroka astea, CNTko sail sindikalek deituta, penintsulako leku guztietatik ailegatu den elkartasunarekin amaitu da. Mobilizazio hauekin, erakunde anarkosindikalista batera mugitzen hasi da langileen gaurko egoera aldatzeko eta esplotazioa, erasoak eta bereizkeria botatzeko, azpimarratu du sindikatuak.
05/12/2014
Segi irakurtzen...Eusko Jaurlaritzaren azpikontrata batek langile guztiak kaleratu ditu
CNT sindikatuak salatu egin du Dominion enpresak bota dituela bere langile guztiak (20, guztira); Dominion Telefónicaren azpikontrata bat da, eta komunikazio-arloko mantentze-lanak egiten ditu Eusko Jaurlaritzaren zenbait erakundetan. Zentral anarkosindikalistak dioenez, Kontuan hartzekoa da lan-karga ez dela gutxitu lantokian; aitzitik, gero eta handiagoa da, egitasmo berriak badaude-eta.
25/11/2014
Segi irakurtzen...