Lan Gatazkak
CNTk Mediapost enpresak kaleratu dituen langileen berriz onartzeko exijitzen du
CNT sindikatua aste honetan mobilizatu egin da Mediapost multinazionalak publizitate banaketan ibiltzen dena- egin dituen kaleratzeak salatzeko eta horren ondorioz kalean geratu direnak berriz onartzeko exijitu egin du.
12/10/2013
Segi irakurtzen...Hoteles Ercillako mobilizazioak uda osoan luzatuko dira
Zuzendaritza megoziazio-mahaian jezarri arte ez gara geldituko. CNTren kideak Ercilla Hoteletan borrokan jarraitzen dute enpresako zuzendaritzaren jarrera aldatu arte, era aldebakarrean enpresa-ituna alde batera utzi baitu.
31/07/2013
Segi irakurtzen...CNTk Gran Hotel Ercillaren lan-hitzarmena efekturik gabe utzi nahi duela salatzen du
Ercilla Hoteletan CNTk duen Sekzio Sindikalak kontzentrazioa egin du enpresaren zuzendaritzak egindako jukutria salatzeko. Era aldebakarrean enpresa-ituna efektu barik utzi baitu, probintzia mailako Ostalaritza Lan Hitzarmenera pasatuz, suposatzen duen soldata murrizketak aplikatuz, esan du sindikatuak. Enpresa Bilboko Ercilla eta Lope de Haroren jabea da; baita ere Getxoko Embarcaderorena.
25/07/2013
Segi irakurtzen...Santurtziko Txitxarragane sagardotegiak bere langileei ez die ordaintzen
CNTk salatu du Santurtzin dagoen Txitxarragane sagardotegiaren jabeak, langile bati zor dion bost hilabeteko soldata ordaintzeari uko egiten diola. Epai judizialean ordaintzera kondenatua izanda ere eta sindikatu honen ahaleginak konponbidea lortzeko, Luis María Soto enpresariak ez ditu bere zorrak kitatu nahi, gure laguna - seme-alabekin bere ardurapean oso egoera larrian utziz, adierazi du.
29/06/2013
Segi irakurtzen...Hitzarmen berria sinatu dute Mediapost-en, isilpean, langileek jakin gabe
Langileen iritzia aintzat hartu gabe eta asanbladarik deitu gabe, enpresariek eta sindikatuek bigarren hitzarmena sinatu dute Mediapost-en. CNTk enpresan duen sekzio sindikalak baieztatu duenez, 750 pertsonei eragiten dien akordioa isilpean eta langileei ezer jakinarazi gabe lortu da, Bizkaian behintzat.
08/03/2013
Segi irakurtzen...Decoraciones Domingo kondenatua
CNT sindikatuak aurrera eraman duen borrokari esker Decoraciones Domingon hiru EEE desegin dira eta, gainera, Justiziak enpresa kondenatu du. Testuinguru honetan, bere arduraduna bost urtetan gaitasunik gabe utzi dute eta enpresaren zorren erantzuletzat jo dute, hori dela eta prozesu-kostu guztiak ordaindu behar izango ditu.
05/03/2013
Segi irakurtzen...Peñascal Fundazioak borroka sindikala zigortzen du
CNT sindikatua New Orkonpon Bilboko tabernaren aurrean elkarretaratu da ostiral honetan. Taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta ekintza honekin erakunde anarkosindikalistak salatu duena langile baten kaleratzea eta fundazioak ekimen sindikal guztiak erreprimitu eta zigortzen dituela izan da.
23/02/2013
Segi irakurtzen...Peñascal Fundazioan kaleratzeen aurkako kontzentrazioa
CNT sindikatuak, ostiral honetan, 22an, Peñascal Fundazioan sindikatu honetako militante baten kaleratzearen aurkako kontzentrazioa egingo du. Ekitaldia, arratsaldeko 20:00etan New Orkonpon tabernaren aurrean izango da -taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta Bilboko Poza Lizentziaduna kalean, 33 zenbakian, dago- Athletic eta Errealaren arteko partiduarekin batera gertatuz.
19/02/2013
Segi irakurtzen...Panda Security enpresan mespretxu eta kaleratzeak jarraitzen dira
Panda Security dagoen CNTko sekzio sindikalak, berriz, enpresa honetako langileek jasan behar duten egoera larria, salatu du. Urte mariano berri bat hasi da eta, ematen du, konpainia honen helburua kaleratzen jarraitzea dela, bere ohiko despota-jarrerak erabiliz, azpimarratu du.
25/01/2013
Segi irakurtzen...Mobilizazioak La Vaca eta Bay-Bay jatetxeen aurrean
Euripean, baina zuzeneko musikaz lagunduak, Bay-Bay taberna eta La Vaca jatetxeko langile ohiak hirugarren aldiz elkarretaratu dira Donostiako Askatasunaren Hiribidean, lantoki ohien aurrean. Enpresariak soldata eta kalteordainak ordain ditzala eskatzen dute. Orainartean, CNT sindikatuko afiliatu batek bakarrik jaso du zor zitzaion guztiaren ordaina. Hala eta guztiz ere, enpresariak duen…
09/12/2012
Segi irakurtzen...