REVISTA ESTUDIOS aldizkari berriaren aurkezpena
- Sindikalismoa Iraultzailea, ekologia eta plangintza ekonomikoa. Aurkezlea: Endika Alabort Amundarain, aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kidea.
- Maiatzaren 9an, larunbata, 12:00etan, Bilboko Liburu Azoka Anarkistan.
Aurkezpenaz gain, asteburuan zehar Bilboko Liburu Azoka Anarkista zabalik egongo da, jarduera askorekin.
ESTUDIOS aldizkaria adimen kolektibotik eta jende askoren ahaleginetik sortutako lana da. Ekarpen teoriko eta praktiko garrantzitsua da konfederazioarentzat eta, azken finean, errealitatea eraldatu eta bertan eragin nahi duen sindikalismo iraultzaile osoarentzat.
Zenbaki honek 3 liburuki izango ditu, banaka edo batera eskuratu ahal izango direnak. Liburuki bakoitzak gai bat jorratzen du: Sindikalismoa Iraultzailea, Ekologia eta Plangintza Ekonomikoa.
Hurbildu datorren maiatzaren 9an, larunbatean, Azokara; bertan, ESTUDIOS berriaz gain, egun osoan zehar FALen beste hainbat liburu eta argitalpen ere eskuratu ahal izango dituzu.
