CNT-RI BURUZ

Argi daukat, CNTko Sail Sindikal bat eratu nahi dut!

Zure enpresan CNTko sail sindikal bat eratzea erabaki baduzu, lehenbailehen jarri behar zara harremanetan sindikatuarekin, beste lankide batzuekin hitz egin aurretik. Gure aholkularitza sindikaleko zerbitzuak jarraitu beharreko urratsen berri emango dizu, eta estrategiarik onenean gidatuko zaitu, berme eta babes nahikoarekin eratzeko.

Enpresari eraketaren berri eman eta ordezkaria eta Saileko beste kargu batzuk izendatu ondoren, jarduera sindikala has daiteke. CNTko aholkulari-talde onena eta eskarmentudunena izango duzu eskura, enpresako zuzendaritzarekin egiten diren bileretara, idazkien berrikuspenera, balizko salaketetara, gatazka kolektiboetara, hazkunde- eta eraginkortasun-estrategiara eta abarretara laguntzeko.

Lantokian presentzia duen sindikalismo indartsu baten alde, ez izan zalantzarik, aukeratu CNT