CNT-RI BURUZ

Eta nire enpresan Komite bat badago?

Ez dago inolako eragozpenik. Legeak enpresa batean Enpresa Batzordea eta Sail
Sindikalak batera egotea ahalbidetzen du. Sail Sindikala edozein momentuan era daiteke
eta bere jarduea sindikala egin, nahiz eta langileen ordezkariak edo batzordeak egon.

CNTko Sail Sindikal bat eratzea ere komeni da, Enpresa Batzordearen jarduera ikuskatu
eta gainbegiratzeko. CNTk enpresa batean presentzia indartsua badu, enpresa
zuzendaritza ez da gai izango Enpresa Batzordea murrizketak edo beste eskubidegalera
batzuk hitzartzeko erabiltzea.