CNT-RI BURUZ

Zer da CNTren Sail Sindikal bat? Nola funtzionatzen du?

Sindikatu bateko afiliatuak enpresa edo lantoki berean biltzen dituen organoa da. Sail
Sindikala sindikatuaren estatutuen arabera eratzen da, eta enpresari modu
frogagarrian jakinarazten zaio.

CNTren Sail Sindikala afiliazioak ordezkari eta bozeramaile bat aukeratzen duenean
funtzionatzen hasten da. Ordezkari horrek afiliazioa enpresaren aurrean ordezkatuko
du legez. Haren osaerak kideen benetako parte-hartzea sustatzen du, beti
pertsona berberengan eskuordetzea salatuz, enpresa-batzordeekin gertatzen den
bezala. Sail Sindikalak modu kolektiboan eta horizontalean hartzen ditu erabakiak,
batzarrean, eta enpresari planteatzen zaizkion aldarrikapenak plantillak benetan
nahi dituenak izatea sustatzen du.

Egunerokoan egin beharreko lanak egiteko, sail sindikalak hainbat kargu izendatzen
ditu (Arriskuen Prebentziorako Idazkaritza, Diruzaintza eta Finantzetako Idazkaritza,
Antolakuntza Idazkaritza, etab.).

Sail Sindikalean izendatutako kargu guztiak edozein unetan ezeztatu ahal dira
afiliazioak hala erabakitzen badu. Horrek jardueren kontrola ahalbidetzen du, ustelkeria
saihesten du eta malgutasuna ematen du karguak edozein unetan aldatzeko,
Batzarraren erabakiz. CNTko ordezkariak ez du sinatuko bere kideen babesik ez duen
akordiorik.