CNT-RI BURUZ

Sail Sindikalak zein eskubide ditu?

CNTko edozein Sail Sindikalek oinarrizko eskubideak ditu bere jarduera sindikala enpresetan gauzatzeko: lan-orduetatik kanpo lan-informazioa banatzea, bere sindikatuak bidaltzen dion informazioa jasotzea eta afiliazio-kuotak biltzea. Sail Sindikalak ezarpen nahikoa badu, grebak deitu eta gatazka kolektiboagatiko demandak plantea ditzake. Sektore batzuetan, informazio eta kontsulta eskubide gehigarriak dituzte, baita iragarki-taula, lokal sindikala eta abar ere.

Ezarpen eta langileen babes nahikoa duen Sail Sindikal batek Enpresa Batzordeek edo langileen ordezakariek baino askoz indar handiagoa izango du beti. Eraginkortasunaren oinarria da langileek erabakiak hartzen parte hartu ahal izatea eta planteatzen diren borroketan inplikatuta sentitzea.